BEHOBIA-SAN SEBASTIÁN
Webgune ofiziala Edizioa 2024.11.10
59

Legezko abisua

1. Web gune honen jabearen identitatea

Informazio eta Elektronika Merkataritzaren Elkarteko Zerbitzuei dagokien uztailaren 11ko 34/2002 Legea betetze aldera, www.behobia-sansebastian.com atariaren jabegoa berri ematen dizugu:

Egoitza soziala:
Fortuna Kirol Elkartea
I.F.Z:
G-20084091
Helbidea:
Pío Baroja pasealekua, 47, 20008, Donostia-San Sebastián.
Telefonoa:
943 314 859
Posta elektronikoa:
info@behobia-sansebastian.com
Erregistroko datuak:
105. Elkartea. Eusko Jaurlaritzaren Gizarte-Segurantza eta Justizia eta Enplegu Saileko Elkarteen Erregistro Orokorra.

2. Webgune hau erabiltzeko baldintza orokorrak

Webgune honetan sartzean, "erabiltzaile" baldintza eransten zaizu eta ondorioz www.behobia-sansebastian.com atarian ageri diren baldintza orokorrak onartzen dituzu inongo aitzakiarik gabe. Beraz, erabiltzaileak aipatu web gunera sartu eta atari hau nabigatu eta erabili nahi duen bakoitzean, indarrean dauden baldintza orokorrak irakurri beharko ditu, aipatu baldintza hauek aldian-aldian moldatu daitezke eta.

Zentzu honetan, "Erabiltzaile" kontsideratuko da www.behobia-sansebastian.com atariak garatzen dituen zerbitzu eta ekintzetan, doan zein ordaindu beharrekotan.

2.1. Aplikazioaren xedea eta esparrua

Erabilera baldintza orokor hauek arautzen dute sarbidea, nabigazioa, zerbitzuen kontratazioa eta www.behobia-sansebastian.com webgunearen erabilera, baita edukien erabileratik eratorritako erantzukizuna ere, hala nola, testuak, grafikoak, marrazkiak, diseinuak, kodeak, softwarea, argazkiak, musika, bideoak, soinuak, datu baseak, irudiak, adierazpenak eta informazioak, edota beste edozein sorkuntza jabetza intelektualari eta industrialari buruzko lege nazionalek eta nazioarteko itunek babestua.

Fortuna Kirol Elkarteak baldintza bereziak ezar ditzake zerbitzu espezifikoak baliatzeko edo kontratatzeko, honako baldintza orokorren aplikazioa osagarria izanik. Kontraesanik balego baldintza berezien eta baldintza orokorren artean, bereziak lehenetsiko dira.

2.2. Zerbitzuen erabilpena eta sartzeko baldintzak

  1. a) Hasiera batean, www.behobia-sansebastian.com web gunerako sarbidea librea da eta doanekoa. Hala ere, zenbait zerbitzu eta eduki aurretik kontratatutako zerbitzu edo produktuek berezko dituzten baldintzetara lotuta egon daitezke; kasu hauetan, baldintza bereziak txerta daitezke.
  2. b) Uneoro, erabiltzaileak webguneko zerbitzuen legezko erabilera egin behar du, baldintza orokor hauen, indarreko legeriaren, moralaren eta ordena publikoaren araberakoa; baita Interneten orokorrean onartutako jardunbidearena ere.
  3. c) Erabiltzaileak bermatzen du webgunean dauden formularioen bidez emandako informazio guztia zilegia, erreala, zehatza, egiazkoa eta gaurkotua dela. Informazioan egon daitekeen edozein aldaketa Fortuna Kirol Elkarteari berehala adierazte erabiltzailearen ez beste inoren ardura da.
  4. d) Erabiltzaileak bazter utziko ditu: birusak sartzea, programa, makro edo karaktere sekuentziak sartzea, hain zuzen web gunearen sistema informatikoari kalte egingo dion edozer sartzea; baliabide gehiegi erabiltzeagatik beste erabiltzaile batzuen sarrera oztopatzea; web honetan azaltzen diren datuak publizitatea egiteko erabiltzea; berrekoizpenak, kopiak, web honetan biltzen diren eduki guztiak eraldatu, edonoren artean zabaldu; web honetan dauden zerbitzuen erabilpenaz jabego intelektuala, industri sekretuak, kontratuzko konpromisoak, ohore-, irudi-eskubideak eta besteen intimitatea kaltetu; norgehiagoka desleialak eta ez legezko publizitatea.
  5. e) www.behobia-sansebastian.com atariko zerbitzuren bat erabili edo kontratatzekotan, erabiltzaileak erregistro datuak beharko balitu, informazio hau era egoki eta egiazkoan emateko erantzukizuna izango du erabiltzaileak. Erregistroaren ondorioz, erabiltzaileak pasahitza bereganatuko balu, erabilpen egokia egiteko ardura izan beharko du eta zerbitzu hauetara sartzeko emandako pasahitza sekretupean gorde beharko du. Ondorioz, Erabiltzaileak ematen zaien kode edo pasahitza ezkutuan gordetzeko eta konfidentzialtasuna bermatzeko erantzukizuna dute eta ezin izango diote beste inori eman, sekula ez, eta sarbidea ere ez diote inori utziko. Erabiltzailearen erantzukizuna izango da beste pertsona batek berak gordean eduki beharreko pasahitza modu okerrean erabili edo galtzea baldin badu. Lapurreta den kasuan, desagertuz gero edota baimenik gabeko erabilera gertatzen bada, erabiltzaileak guzti horren berri eman beharko dio Fortuna Kirol Elkarteari dena delako pasahitz edo kodea baliogabetzeko. Fortuna Kirol Elkartean ez du erantzukizunik hartuko hirugarren pertsonen edo baimendu gabeen kasutan, Erabiltzaileak erabilpen okerraren berri ematen ez duen bitartean.

3. Jabego intelektual eta industrialaren eskubideak

Fortuna Kirol Elkarteak www.behobia-sansebastian.com web gunea osatzen duten elementu guztien jabego intelektual eta industrialeko eskubideen titularra da, marka, merkatal izenburua eta ikur bereizgarria barne. Partikularki eta mugarik gabe, egileen eskubideaz babestuta daude diseinu grafikoa, iturri-kodeak, logoak, testuak, grafikoak, marrazkiak, argazkiak, soinuak eta web gunean agertzen diren beste hainbat elementu.

Edozein kasutan, www.behobia-sansebastian.com web gunean sartzeak edo bertan nabigatzeak ez du Fortuna Kirol Elkartearen aldetik erabiltzaileak jabetza intelektual eta industrialeko eskubideei uko-egiterik, ez transmisiorik eta ezta eskubide horiek pertsonalki erabiltzeko lizentzia total nahiz partzialik ere esan nahi.

Horregatik, Erabiltzaileak www.behobia-sansebastian.com atariko edozein edukiren erreprodukzio, berrerabilpen, banaketa, komertzializazio, eraldaketa, kopia, komunikazio edota era ezberdineko ustiapena egitea arau-hauste bat dela onartzen du, Fortuna Kirol Elkartean espresuki eta idatziz emandako baimena ez badago aurretik; elkartearen jabego intelektual edota industrialaren aurkako arau-hauste bat da.

4. Erantzukizun eta berme-erregimena

  1. Argitaratutako informazioak aldaketak jasan ditzake, adibidez, zerbitzuen erabilgarritasunean, moduetan edo prezioetan. Horrenbestez, erabiltzaileari aplikagarriak izango zaizkio kontratazioa egiteko unean www.behobia-sansebastian.com-en argitaratutako lege baldintzak.
  2. Fortuna Kirol Elkarteak zera adierazi nahi du, bere posibilitateen barruan eta teknologiak baliatzen duen heinean, antolaketa eta teknika aldetik neurri guztiak hartu dituela web gune honek funtzionamendu txukuna izan dezan eta birus eta beste elementu kaltegarri batzuk saihesteko. Nola nahi ere, kontrolaezinak diren beste atal batzuk ezin izango ditu bermatu: a) www.behobia-sansebastian.com web gunean jasotzen diren eduki eta zerbitzuen jarraipen eta erabilgarritasuna; b) Jasotako edukietan akatsak izatea edota arazorik izanez gero horiek konpondu ahal izatea; (c) birus eta beste elementu kaltegarrien gabezia web gunean; d) Harturiko segurtasun neurrien eraso ezintasuna; e) www.behobia-sansebastian.com atariak harturiko segurtasun-neurriak gainditu dituen erabiltzaileak sor ditzakeen kalteak.
  3. Kaltetuen aurrean erabiltzailea bera izango da errudun, bere izenean bidali edo ekoiztutako eduki kaltegarriengatik edota web gunea bera, eduki eta zerbitzu kaltegarriak baimenik gabe erabiltzeagatik.
  4. Fortuna Kirol Elkarteak beregain hartzen du www.behobia-sansebastian.com web gunera sartzeko aukera bertan behera uztea, aldi baterako, aldez aurretik abisatu gabe, tartean webgunea hobetzeko, konpontzeko, eguneratzeko edo mantenamendu lanak baldin badira. Hala eta guztiz ere,ahal den neurrian, web guneko zerbitzuak etetea erabakitzen baldin bada, erabiltzaileek garaiz izango lukete eteteko ordu eta egunaren berri. Web gunean bertan argitaratuko du.
  5. www.behobia-sansebastian.com webgunean egon daitezkeen estekek beste webgune batzuetara eraman zaitzakete, zeinetan Fortuna Kirol Elkarteak ez duen ardurarik, ez baitu haietan kontrolik. Helburua erabiltzaileari beste informazio iturri batzuen berri ematea da, ondorioz, erabiltzailearen erantzukizuna bakarrik da edukietan sartzea haiek arautzen dituzten erabilera baldintzetan. Fortuna Kirol Elkartea ezin da erantzule izan gure webgunera hiperestekak barneratzea erabakitzen duten hirugarrenen webguneez.
  6. Fortuna Kirol Elkarteak ez du ardurarik erabiltzaileek egin dezaketen bere webguneko edukien edo zerbitzuen erabileraz, ezta erabilera baldintza hauek errespetatzeaz. Izatekotan, FKEk aukera du dagokien neurri legalak hartu eta beharrezko prozedurak abiarazteko erantzukizunak egozteko, indarrean dagoen legearen, etikaren eta ordena publikoaren aurkako jardunarengatik, baita ohartarazi eta kendu ere edozein adierazpen arrazista, diskriminatzaile, sexista, difamatzaile, laidogarri, iraingarri, lizun edo oinarrizko arau etikoen aurkakoa dena.

5. Pribatutasun politika

Fortuna Kirol Elkartean konpromiso irmoa dugu gure erabiltzaileen pribatutasunarekin. Zure izaera pertsonalek jasoko duten datuen trataerari buruzko informazio guztia eskuragarri dago honako estekan: Pribatutasun politika.

6. Cookie Politika

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu. Teknologia honen erabilerari buruzko informazio guztia honako estekan eskuragarri dago: Cookie politika.

7. Iraupena eta aldaketa

  1. Fortuna Kirol Elkarteak beregain hartzen du egun www.behobia-sansebastian.com erabiltzeko ezarri diren baldintza orokorrak zatika edo osorik aldatzeko eskubidea. Aldaketak web gunean garaiz iragarriko dira. Era berean, aldez aurretik iragarri gabe, egoki iruditzen zaizkion aldaketak egiteko eskubide osoa du, hain zuzen, edukiak eta zerbitzuak moldatu edo kentzeko; horrez gain diseinu eta irudi aldetik, eta kokapen aldaketak egin ahal izango ditu. Ondorioz, web gunea egun indarrean dauden baldintza orokorren baitan erabili beharko bada ere, noizean noiz erabilpen baldintzak berrirakurtzea komeni da.
  2. Berariazko baldintzaz gain, Fortuna Kirol Elkarteak bukatutzat eman dezake, bertan behera utzi edo eten zerbitzua, abisurik gabe, web guneko edukietara sarrera eta ez du horregatik Erabiltzaileak ordainik exijitu ahal izango.

8. Legedia aplikagarria eta eskumeneko konpetentzia

Legedia aplikagarrietan eta eskumeneko konpetentzietan ezarritako araudiak zuzenduko ditu Fortuna Kirol Elkartea eta Erabiltzailearen arteko harremanak. Dena den, arautegiak eskumenetan babestea.Hala ere, arautegiak alderdiak auzitegi baten mende jartzeko aukera aurreikusten duen kasuetarako, Fortuna Kirol Elkarteak eta Erabiltzailea, legozkiekeen beste edozein auzitegiri uko eginez, Donostiako Auzitegi eta Epaitegien mende jartzen dira.